Lazkaoko Udala

Euskadi Enparantza Plaza, 4, Lazkao 20210, España

News

IKASTAROAK BERRIRO MODU PRESENTZIALEAN MARTXAN / CURSILLOS DE MANERA PRESENCIAL DE NUEVO EN MARCHA

Lazkaoko Udala November 21, 2020 at 11:36 AM

“Kaixo bazkide,

Joxemiel Barandiaran Kiroldegia, helduei eskaintzen dizkien ikastaroak berriro ere modu presentzialean ematen hasiko da datorren azaroak 23tik aurrera.

Hasiko diren ikastaroak haurdunaldiko igeriketa, igeriketa terapeutikoa, helduen igeriketa, pilatesa, soinketa, adinekoen soinketa, gap, zumba, bodytraining eta bodytagap ikastaroak izango dira.

Haurrei zuzendutako ikastarorik ez da martxan jarriko, indarrean dagoen aginduari jarraituz.

Modu presentzialaz gain, lehorreko ikastaroak online ematen jarraitzeko aukerak ere jarraituko du.

Ikastaroren batean parte hartzeko interesa izan ezkero jar zaitez harremanetan kiroldegiarekin, 943 08 51 93 telefonora deituz.”

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

“Hola socio/a,

El Polideportivo Joxemiel Barandiaran volverá a poner en marcha los cursos dirigidos a los adultos a partir del 23 de noviembre.

Los cursos que se pondrán en marcha serán los siguientes: matronatación, natación terapéutica, natación para adultos, pilates, gimnasia de mantenimiento, gimnasia 3.ª edad, gap, zumba, bodytraining y bodygap.

Los cursos dirigidos a los/as niños/as no se pondrán en marcha, siguiendo las indicaciones establecidas en la última ordenanza.

Además de impartir los cursos presencialmente, se mantendrá la opción de poder participar en los cursos de manera online.

En caso de tener interés en participar en algún curso, ponte en contacto con el polideportivo llamando al número 943 08 51 93.”

Read more...

IKASTAROAK BERTAN BEHERA/SE SUSPENDEN LOS CURSOS

Lazkaoko Udala October 26, 2020 at 8:24 AM

KAIXO BAZKIDE, 

Honen bidez adierazten zaizu kiroldegian ematen diren ikastaro guztiak bertan behera geratu direla.

Por la presente se le comunica que todos los cursos que se imparten en el polideportivo han sido suspendidos. 

Read more...

Igerileku estaligabeetan txanda bakarra erabilgarri // En la piscina descubierta solamente se puede acudir a un turno

Lazkaoko Udala August 21, 2020 at 9:14 AM

Kaixo bazkide,

Covid-19ak eragindako eta eragiten ari den egoera zail hau gainditze aldera, 2020ko abuztuaren 19ko Osasuneko Sailburuaren Aginduak dionari jarraituz, Joxemiel Barandiaran Udal Kiroldegiko igerileku estaligabeetako erabileran aldaketa bat eman beharrean gaude.

Orain arte, erabiltzaile bakoitzak egunean txanda bat edo gehiagora etorri zezakeen. Agindu berriaren arabera, erabiltzaile bakoitzak eguneko gehienez ere hiru orduz egin dezake igerilekuaren erabilera.

ONDORIOZ,BAZKIDE EDO ERABILTZAILE BAKOITZAK EGIN DEZAKEEN IGERILEKU ESTALIGABEEN ERABILERA, EGUNEKO TXANDA BATERA MUGATZEN DA.

Aginduak hitzez hitz honakoa dio:

"3.16.2.– Kirol-instalazioetan, igerilekuak barnean direla, baimendutakoaren % 60 izango da gehieneko edukiera. Igerilekuetan egoteko gehieneko denbora 3 ordukoa izango da pertsonako eta eguneko."

Guzion onerako eta zainketarako dela ulertuko duzuelakoan, eskerrik asko.

********************************************************************************************

Kaixo bazkide,

Siguiendo la Orden de 19 de agosto de 2020, de la Consejera de Salud, entre las medidas adoptadas para superar esta difícil situación provocada por el Covid-19, debemos introducir un cambio en el uso de las piscinas descubiertas del Polideportivo Municipal Joxemiel Barandiaran.

Hasta ahora, cada usuario podía venir a uno o más turnos al día. Atendiendo a la nueva orden, cada usuario puede hacer uso de la piscina un máximo de tres horas diarias.

EN CONSECUENCIA, EL USO QUE PUEDE REALIZAR CADA USUARIO O SOCIO DE LAS PISCINAS DESCUBIERTAS SE LIMITA A UN TURNO POR DIA

La Orden dice textualmente:

"3.16.2.– En las instalaciones deportivas, incluidas las piscinas, el aforo máximo permitido será del 60% de su capacidad autorizada. El tiempo máximo de asistencia a las piscinas por persona y jornada será de 3 horas."

Esperando que entiendan que es para el bien y cuidado de todos, muchas gracias.

Read more...

Euskadi Enparantza Plaza, 4, Lazkao 20210, España
943 08 51 93
Contact Lazkaoko Udala